Facebook sare sozialaren sorrerari buruzko The Social Network filmak eskuratu ditu sari gehien bart Urrezko Globoetan; hots, Hollywoodeko atzerriko prentsak ematen dituen sarietan. Zehazki, zinema arloko lau sari nagusi jaso ditu David Fincheren filmak: urteko film onenari dagokiona, zuzendari onenari emandakoa, gidoi onenarena (Aaron Sorkinentzat) eta musika onena nabarmentzen duena.
Nataile Portman izan da bart gaueko beste irabazleeetako bat: aktorerik onenaren saria jaso du emakumeetan, =iBlack Swan filman egindako lanagatik. Gizonetan, berriz, Colin Firth saritu dute, The King's Speech=i filmean jokatutako rolagatik.
Sari nagusien zerrenda:
Drama filmik onena: The Social Network
Zuzendaririk onena: David Fincher (The Social Network)
Drama aktorerik onena (emakumeetan): Natalie Portman (Black Swan)
Drama aktorerik onena (gizonetan): Colin Firth (=iThe King's Speech=i)
Bigarren mailako aktorerik onena (emakumeetan): Melissa Leo (The Fighter)
Bigarren mailako aktorerik onena (gizonetan): Christian Bale¡ (The Fighter)
Komedia filmik edo musikalik onena:The Kids Are All Right
Komedia filmik edo musikaleko aktorerik onena (emakumeetan): Annette Bening(The Kids Are All Right)
Komedia filmik edo musikaleko aktorerik onena (gizonetan): Paul Giamatti
Atzerriko filmerik onena: In a Better World
Animazioko filmik onena. Toy Story 3
Gidoirik onena: The Social Network
Musikarik onena: Trent Reznor eta Atticus Ross The Social Network
Zinema