zinema

Tony Curtis aktorea hil da, 85 urterekin

2010eko irailaren 30a
16:37
Entzun
Tony Curtis aktorea (New York, AEB; 85) hil da gaur Las Vegasen (AEB), bihotzekoa izanda. Ez zebilen osasunez ondo; esate batera, uztailean erietxera eraman zuten biriketako arazoekin.

50 eta 60ko hamarkadako komedietan egindako lanagatik ezagun egin zen Curtis. 1949tik 2008ra arte ehun filmetan baino gehiagotan hartu zuen parte. Some like it hot (1959; Jack Lemmon eta Marilyn Monroerekin aritu zen), The defiant ones (1958) edota Spartacus (1960) dira haren lanik garrantzitsuenetakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.