Kritika. Musika

Tropical Fuck Storm

Tropical Fuck Storm taldearen 'Fairyland Codex' diskoaren azala.
2025eko abenduaren 7a
04:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tropical fuck storm

'Fairyland Codex' 

Fire Records

Etengabeko esperimentazioak, gitarra eta soinu estridenteak, erritmo aldaketak, eskema apurtzaileak... Ez genuen, egia esan, gutxiagorik espero: Tropical Fuck Stormen jarraitzailea denak ondo baitaki zer-nolako zurrunbiloetan murgilduko den. Emakumeen ahotsa (Erika Dunn gitarra jolea eta Fiona Kitschin baxu jolea) inoiz baino gehiago nabari da, eta Gareth Liddiard abeslari eta gitarra jolearen ahotsari sostengu polita egiten diote hainbat kantutan. Bestalde, Nick Caveren jarraitzaileei ere gustatzeko moduko ahotsak daude Stepping on a Rake, Moscovium eta abarretan. Irakandji Syndrome eta Bloodsport bezalako pieza arraroek psikodelian sakontzen dute, baina batez ere Fairyland Codex sarkor eta luzeak, Bye Bye Snake Eyes delikatu eta ederrak eta Moscovium gogorrak ematen diote baliorik handiena artefaktu honi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.