Kritika. Musika

Twisted Teens

Twisted Teens
2026ko martxoaren 1a
04:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

twisted teens

'Blame the Clown'

 Diskoetxea: Chain Smoking Records

New Orleans hiriko bikoteak 2024an plazaratu zuen bere estreinako lan homonimoa, zeinak garage-punk estiloaren horma zurrunak kraskatu zituen proposamenaren originaltasuna tarteko: steel gitarraren zertzeladekin jantzitako country-folk-punk kutsuko doinuak. Bigarren ahalegin honetan, estatubatuarrek jario propio hori zorroztu eta orraztu egin dute, eta kantu sendoagoetan eta emozionalagoetan gauzatzen jakin. Hala, 11 kantuetan balada lazgarriak nabarmentzen dira, tarteka putzu gordinagoetan lokazten badira ere. Horiek horrela, Pitchfork hedabide entzutetsua ere bikotearen aurrean belaunikatu da. Ez da harritzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA