Txaber Altube nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan

2018ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Amorebieta-Etxanon jokatu zen, herenegun, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa, eta Txaber Altube nagusitu zen, 478 punturekin. Horrenbestez, abenduaren lehenean Lekeition jokatuko den finalaurrekoan kantatuko du abadiñarrak. 300 bertsozaletik gora elkartu ziren saioan, eta, Altuberen atzetik, hurrenez hurren, Ander Elortegi, Unai Mendiburu, Ander Urzelai, Inazio Vidal eta Aitor Esteban sailkatu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.