bertsolari Txapelketa Nagusia

Txapelketa ikasgelan

14.000 ikasle ari dira Bertsolari Txapelketa Nagusia jarraitzen ikasgelan, Bertsozale Elkarteko proiektuaren bidez. Amaia Agirrek Asteasun Pello Errotako ikasleei oinarrizko ezagutzak erakusten dizkie bi astean behin.

2009ko abenduaren 3a
18:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Bertsozale Elkarteak bertsolaritza lantzeko aukera ematen die ikastetxeei. Ikasturte osoan elkarteko 25 irakaslek oinarrizko ezagutzak erakusten dizkiete gaztetxoei. Aurten Txapelketa Nagusia protagonismo berezia ari da izaten. Izan ere, 14.000 ikasle txapelketarako espreski sortutako material didaktikoaren bidez txapelketa aztertzen ari dira ikasgelan.

Asteasun (Gipuzkoa), adibidez, Pello Errotako ikasleek Amaia Agirre bertsolariaren eskolak jasotzen dituzte bi astean behin. Haiekin izan da BERRIA.INFO.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.