Hona hemen Villareal El Drogas-en esan batzuk, aurrerapen gisa:
- "36ko gudako historian oinarritutako La tierra esta sorda bezalako lan sendoaren ondoren [Barricada], gogoa nuen musikari batzuekin elkartu, kanta batzuk prestatu eta jotzen hasteko. Talde berri bat sortu beharrean, erosoagoa iruditu zitzaidan Txarrenarekin nituen kantei orain egindakoak gehitzea". 1992an utzi zuten egitasmo hori.
- "Baxua gorputzaren luzapena da niretzat kasik, baina orain beste egoera eszeniko batzuk probatu ahalko ditut, eta badut gogoa".
- "80ko hamarkadan gauero topera zebilen jende horren indarrik gabe, musika honek ez zukeen izan duen pisurik izango".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA