KulTURA

Txikizioak egin dituzte Hondarribian Erreginaren Baluartean

2009ko martxoaren 20a
13:11
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ezezagun batzuek txikizioak egin dituzte bart Hondarribian (Gipuzkoa), Erreginaren Baluartean. Hogei bat argi eta altzariak hautsi dituzte. Udalak jakinarazi du hamar mila euroko kalteak eragin dituztela.

Hondarribiko harresien parte da Erreginaren Baluartea, "herriko altxorrik garrantzitsuenetakoa", Juan Mari Altuna Udaleko Hiri Segurtasunerako batzordeburuaren iritziz. Behar diren konponketa lan denak egingo dituztela esan du, "gure ondarearen mantenua eta hedapenaren aldeko apustu argia egiten dugulako".

Lehen ere jaso izan du erasorik gune horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA