Txotxongilo emanaldien zikloa eratu du Bilboko Campos antzokiak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Aste honetan hasi eta apirilaren 10era bitarte, txotxongilo konpainien emanaldiak izango dira igandero Bilboko Campos antzokiko Kupula aretoan. Guztira, hamabi konpainia ariko dira, eta 34 emanaldi eskainiko dituzte, adin guztietako publikoarentzat. Parte hartuko duten konpainien artean, lau dira Euskal Herrikoak. Zikloaren xedea «konpainien lana etorkizuneko ikusleei ezagutzera ematea», Ignacio Casado Campos antzokiko zuzendariak adierazi duenez. Txotxongiloen Bilboko Dokumentazio Zentroaren elkarlanean antolatu du zikloa Campos antzokiak, «konpainien lana etorkizuneko ikusleei ezagutarazteko».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA