La Repubblica egunkariak eman du Ecoren heriotzaren berri; bart gauean gertatu da, 22:30 aldera, Milanen.
Alessandrian (Italia) jaio zen Eco, 1932an, eta semiotiko, filosofo eta idazle gisa egin zen ezagun. 1980an argitaratutako Arrosaren izena eleberriak izan zuen oihartzun handiena. Horrez gain, harena da Foucaulten pendulua nobela ere (1988). Iaz idatzi zuen bere azken liburua, Numero Zero, kazetaritza kaskarraren, gezurraren eta historiaren manipulazioaren kritika. Idatzitako eleberrien 30 milioi ale baino gehiago saldu zituen.
1968an idatzi zuen semiotikaren alorrean berak ondutako lehen liburua: La structura assente, eta ondoren idatzi zituen Forme del contenuto eta Il segno (1973).
Italiako lehen ministro Matteo Renzik dolumina adierazi du haren heriotzagatik, eta nabermendu "aparteko intelektual europarra" izan zela: "Adimen paregabea zuen, eta etorkizuna aurreikusteko gaitasun nekaezina".