ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Jone Uria (bertsolaria)

"Umoretik jotzea gustatzen zait"

Zestoan irabazita Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietara sailkatu da.

2009ko urriaren 5a
18:33
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietara zuzenean sailkatu zen larunbatean Jone Uria (Getxo, 1990), Zestoan lehen postua lortu baitzuen. BERRIAk Uriarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Hona hemen haren esan batzuk:

- "Umoretik jotzea gustatzen zait. Umorea beti eskertzen da, asmatzen denean behintzat".

- "Ni gozatzera joan nintzen Zestoako saiora. Ez neukan zer galdu, eta irabazteko asko nuen".

- "Harrituta eta oso pozik geratu nintzen saioaren ostean. Ez nekien nola erreakzionatu, ez nuelako espero inondik inora aurrena geratzea".

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA