Bertsolaritza

Unai Iturriaga nagusitu da Elizondoko finalaurrekoan

Saioko beste bost bertsolariak ordena honetan sailkatu dira: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' eta Julio Soto. 

Iturriaga eta Arzallus, gaur. JON URBE, ARP
Berria.info
2013ko azaroaren 23a
22:52
Entzun

Unai Iturriaga nagusitu da gaur Elizondon jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoan. Nahiz eta azken agurrean —puntuazioaren berri jaso aurretik— bere burua finaletik kanpo kokatu, sailkatzeko aukerari eusten dio. Arzallus eta Gaztelumendi aurretik ditu hala ere sailkapen orokorrean.

Hona hemen sailkapenak:

Gaurko sailkapena:

1.Unai Iturriaga, 725 puntu
2.Amets Arzallus, 719,5
3.Beñat Gaztelumendi, 695,5
4.Jokin Uranga, 668
5.Iñigo Mantzizidor, 663,5
6.Julio Soto, 620

Sailkapen orokorra:

1. Amets Arzallus* 1.436,5
2. Beñat Gaztelumendi* 1.392,5
3. Unai Iturriaga* 1.374
4. Iñigo Mantzizidor* 1.331
5. Jokin Uranga* 1.325,5
6. Julio Soto* 1.259,5
--

7. Igor Elortza 722
8. Sustrai Colina 706
9. Aitor Mendiluze 694,5
10. Aitor Sarriegi 688
11. Unai Agirre 670,5
12.  Alaia Martin  667
13.  Fredi Paia 661,5
14. Jone Uria 653
15. Agin Laburu 650
16. Etxahun Lekue 649
17. Jon Martin 640,5
18. Jexux Mari Irazu 638,5

*Bi finalaurrekoetako puntuak batuta

18 bertsolari horietatik zazpi sailkatuko dira abenduaren 15ean Barakaldoko BEC-en jokatuko den finalerako, Maialek Lujanbio txapeldunarekin batera lehiatzeko.

Bihar azkenaurreneko finalaurrekoa jokatuko da, 17:30ean hasita, Donostiako Gaska kiroldegian. Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Igor Elortza eta Jon Martin ariko dira. Azkena Maule-Lextarreko Ororena ezker paretan jokatuko da gaur zortzi, azaroaren 30ean, ordu berean, eta lehiakideak Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.