Urmeneta Bruselako komiki azokan izango da
KOMIKIGINTZA. Asisko Urmeneta Europako komikigintza jaialdirik garrantzitsuenetariko batean izango da bere lanak aurkezten eta bi tailer ematen. Irailaren 13tik 15era egingo dute Bruselan Fete de la BD- Strip Fest jaialdia. 100.000 bisitari jaso ohi ditu edizioko, eta 250 egile inguru bildu, eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik izango da Urmeneta ere han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu