Urtebete egingo du zabalik Etxauri anaien lanari eskainitako fundazioaren egoitzak

2012ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxauri anaien lana bizirik mantentzea da Miguel Etxauri izeneko fundazioaren asmoa. Orain bi urte sortu zuten Miguel Etxauri artistak eta Fermin Etxauri galeristak irabazi asmorik gabeko erakundea, eta iazko abenduan zabaldu zuten Iruñeko Alde Zaharrean haien egoitza. Etxauriren lanari eskainitako bi erakusketa antolatu dituzte ordutik hona, eta katalogo bana ere egin dute, margolariaren lan osoa aztertzea baita asmoa.

Hiru dira fundazioaren xedeak: Etxauriren figura aldarrikatzea, hiriko erdiguneko eskaintza kulturala indartzea eta sortzaile gazteak laguntzea. Bisita gidatuak egiten dituzte erakusketan, aurrez 948-22 30 24 telefonora deituz gero, eta, hemendik gutxira, margolariaren etxean ere egin nahi dituzte bisitak, fundazioaren urteurrenaren aitzakian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.