Giuseppe Verdiren Simon Boccanegra obrarekin hasiko du OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak 60. denboraldia, irailaren 24an. Italiako Parmako antzokiaren ekoizpena aurkeztuko du Euskaldunan, Ainhoa Arteta rol nagusian dela. Opera erromantikoaren paradigma den Wagnerren Tristan und Isolde eskainiko du urrian; eta tankerako beste opera bat izango da azaroan, Gonouden Romeo et Juliette. Urtea, halaber, Verdirekin hasiko du. Alegia, Fiorenza Cedolins eta Juan Jesus Rodriguezekin, erromantizismo alemaniarreko Luisa Miller emanez. Publikoaren obra gogokoenetako bat emango du otsailean: Donizettiren L'elisir d'amore. Erich Wolfgang Korngolden Die tote stadt aurrenekoz eskainiko du apirilean. Eta maiatzean itxiko du denboraldia, Verdiren Nabucco-rekin. Lan horietan guztietan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Operako Koruak parte hartuko dute, ohikoa denez.
OLBE Txiki atalaren barruan, hiru lan emango ditu. Horietako bat Arriaga antzokiarekin ekoitziko du: Bost axola bemola. Iaz aurkezturiko Ni fu ni fa sostenido-ren euskarazko bertsioa da, eta otsailean estreinatuko du, Arriaga antzokian.
Verdiren obrekin hasi eta amaituko du denboraldi berria OLBEk
Arriaga antzokiarekin umeentzat ekoitzitako 'Bost axola bemola' lana otsailean estreinatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu