Zinema

'Vermines' filmarekin abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astea

Zinema jaialdia urriaren 27tik azaroaren 3ra egingo dute aurten.

'Vermines' filmeko fotograma bat. DONOSTIA KULTURA
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko irailaren 18a
12:07
Entzun

Sebastien Vanice zinema zuzendariaren Vermines filmaren emanaldiarekin abiatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako 34. Astea. Sitgesko (Herrialde Katalanak) zinema jaialdian estreinatu zuen Vanicek bere aurreneko film luzea, eta urriaren 27an iritsiko da Donostiara.

Kaleb da protagonista nagusia, animalia exotikoekin liluratuta dagoen gazte bat. Halako batean, armiarma pozoitsu bat erosiko du, baina, erosi eta berehala, ihes egin, eta animalia ugaltzen hasiko da. Poliziak Kaleb eta haren lagunak bizi diren eraikina itxiko du: irteera bat aurkitzea izango da bizirik irauteko aukera bakarra.

Vermines filmaz gainera, honako film hauek proiektatuko dituzte, besteak beste: Blood (Brad Anderson), Cuando acecha la maldad (Demian Rugna), Cuando los amos duermen (Santiago Alvarado Ilarri), The Forbidden Play (Hideo Nakata) eta Sleep (Jason Yu).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.