Concha Martinezek eta Jose Lainez koreografoek jasoko dute Viana Printzea saria, Nafarroan kulturaren arloan banatzen den sari garrantzitsuena. Atzo eman zuen erabakiaren berri Nafarroako Kultura Kontseiluak, eta maiatzaren 27an izango da saria emateko ekitaldia, Erriberriko gazteluan.
Aitzindari izan dira Lainez eta Martinez Nafarroako dantza garaikidean. Jaiotzez donostiarrak dira, eta euren ibilbide profesionala Nafarroan garatu dute nagusiki. Ikuspuntu artistikoa aintzat hartuta, gorputzaren eta espazioaren inguruan gogoeta egiten lehenetarikoak izan ziren. Ana Herrera Kultura kontseilariaren iritziz, dantza garaikideko dantzari eta sortzaile askorentzat erreferente izan dira Lainez eta Martinez.
Lainez eta Martinez 16 urterekin joan ziren Amsterdamera (Herbehereak) dantza ikastera, eta Het Nationale Ballet konpainian dantzatu ziren bost urtez. 1970ean, Donostiara itzuli ziren, eta Anexa sortu zuten, beren lehen dantza garaikideko konpainia. 1973an, Bartzelonara joan ziren, eta hilabete luzez Capsa antzokian aritu ziren lanean. Gainera, denbora batez, Lainez Kataluniako Dantza Garaikidea Departamentuko koordinatzailea izan zen.
1980an, Iruñeko Pablo Sarasate musika kontserbatorioko dantza saileko zuzendari izendatu zituzten; Yauzkari dantza garaikideko konpainia sortu zuten. Europa zeharkatu zuten konpainia horrekin garatutako ikuskizunekin.
Viana Printzea saria, Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoentzat
Dantza garaikidea lantzen eta irakasten egindako lana aitortu die Nafarroako Kultura Kontseiluak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu