Literatura. Pasarte hautatua. Woody Guthrie

'Vigilante man'

2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Esan, nor da Zaindari deritzoten hori?

Nor da Zaindari hori?

Eskopeta eta pistola al daramatza eskuetan?

Bere berri jaso dut inguru zabal honetan

Ikusi al duzue zuek Zaindaria?

Bere berri jaso dut inguru zabal honetan.



Euri gaua, lokomotoren babeslekuan

Lo geunden, geldi, xaguak legez

Gizon bat sartu eta kanporatu egin gintuen, euripera

Hura al zen Zaindaria?



Ekaitz egunak, aterperen baten lo

Ematen genuen denbora

Gizon bat sartu eta ziztu bizian bota genuen

Zaindari bat zen agian?



«Langileok batu zaitezte» esan zuen langilea

Genuen Casey predikalaria

Ibai ertzean akatu zuten, ezezagun batek

Zaindari bat izan al zen?



Ene, zergatik ote darama Zaindariak?

Ene, zergatik ote darama Zaindariak

Kainoi motzeko eskopeta eskutan?

Bere anaia eta arreba akatu nahi ote ditu?



Hiriz hiri ibili naiz noraezean

Eta abelgorriak bezala eraman gintuzten batetik bestera.

Hori al zen Zaindaria?



Ikusi al duzu Zaindari deritzotena?

Bere berri jaso dut inguru zabal honetan.



KANTU-HITZA

Itzultzailea: Andoni Tolosa.

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.

Itzulpenaren argitalpena: Susa aldizkariaren 27. zenbakian (1991ko maiatza).

Azalpena: Hasi berri den hil honen 14an ehun urte izango dira Woody Guthrie Oklahomako (AEB) Okemah herrian jaio zenetik. Langileen alde eta faxismoaren aurka erabili zuen kantagintza. Ezaguna da haren gitarran maiz erakusten zuen idazkia: «This Machine Kills Fascists» («Makina honek faxistak hiltzen ditu»).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.