Villabona antzerkiz beteko du hilaren 27an Antzerkizale Egunak

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Era askotako antzerki eta dantza emanaldiak bilduko ditu, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak antolatuta, 1. Antzerkizale Egunak hilaren 27an, larunbatarekin, Villabonan (Gipuzkoa).11:00etan bilduko dira antzerkizaleak, errebote plazan, eta 11:30ean kalejira eta pregoiaren irakurketa egingo dira, Porrotx eta Marimotots pailazoekin. Gero Poxpolo ta Konpainia ariko dira, eta kale animazioa izango da, Txerriki, Alproja, Kukuka, Labea eta besterekin.

Bazkariaren eta haurrentzako txokolate janaren ondoren, pieza motzak eskainiko dituzte Ixabel Agirresarobek eta Mikel Laskurainek, Hiru Alanbrikak, Battitta Lau Ttittak eta Abarkak, eta 20:00etan 1. Antzerkizale Saria emango dute Gurea antzokian, hainbat emanaldi laburren laguntzaz. Azken ekitaldia DJ Bullek gidatutako dantzaldia izango da, 23:30ean, gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.