Sona handiko zuzendarien filmak emango ditu Cannesko jaialdiak, maiatzaren 11tik 22ra. Lars von Trierren Melancholia, Nanni Morettiren Habemus papam, Terrence Malicken The Tree of Life, Aki Kaurismakiren Le Havre, Naomi Kawaseren Hanezu no tsuki, Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaien Le gamin au vélo eta Pedro Almodovarren La piel que habito izango dira sail ofizialean, besteak beste. Denera, 49 film erakutsiko ditu zinemaldiak, 33 herrialdetakoak. Horietako hemeretzi izango dira sail ofizialean. Eta Robert de Niro izango da epaimahaiburua.
Woody Allenen Midnight in Paris filmak irekiko du Cannesko 64. zinemaldia. Zuzendari estatubatuarraren lan berria ez da sail ofizialean lehiatuko. Orobat, lehiatik kanpo emango dituzte Jodie Fosterren The Beaver (Le Complexe du castor) eta Rob Marshallen Pirates of Caribbean: On Stranger Tides. Zuzendari ospetsuen eta ez horren ezagunen obrak tartekatuko ditu Cannesek, Thierry Fremaux jaialdiko delegatu nagusiak adierazi duenez. Urrezko Palma eskuratzeko lehian izango dira baita ere Julia Leighen Sleeping Beauty, Bertrand Bonelloren L'apollonide-Souvenirs de la maison close, Radu Mihaileanuren La source des femmes, Takashi Mikeren Ishimei, Maiwennen Polisse, Markus Schleinzerren Micael eta Nicolas Windingen Drive filmak.
Von Trier, Moretti, Malick eta Almodovar lehiatuko dira Cannesen
Aki Kaurismaki eta Naomi Kawase ere sail ofizialean izango dira, eta Robert de Niro ariko da epaimahaiburu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu