Woody Allenek kontzertua emango du bihar Gasteizen

Woody Allen zinemagile estatubatuarrak Gasteizko Principal Antzokian joko du bihar. New Yorkeko zuzendariak New Orleans Jazz Band taldearekin batera emango du kontzertua

2005eko abenduaren 22a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurten i=Mach Point=i filma estreinatu du Allenek eta harrera bikaina izan zuen Canneseko Zinemaldian. Europan filamtutako zuzendariaren lehen lana da i=Mach Point=i. Orain Europan bira egiten ari da New Orleans Jazz Band taldearekin eta Euskal Herrian egingo du geldialdia bihar. Honako musikariak izango ditu alboan Gasteizko Principal Antzokian: Hedi Davis (baxua), Conal Fowkes (kontrabaxua), Robert Garcia (bateria), Cinta Sayer (pianoa), Simon Wettenhall (tronpeta) eta Jerry Zigmont (tronboia). Iaz Donostian eta Bilbon arrakasta izugarria izan zuen eta orain Gasteizen izango da Woody Allen klarinetea jotzen entzuteko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.