Xabier Egaña eskultorearen erakusketa ikusgai Arantzazun

'Liburua, bigarren irakurketa' bildumaren oinarria liburuen eta kulturaren suntsiketa eta pizkundea da

Liburuekin errealitate berriak islatu ditu Egañak. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Ane Urrutikoetxea.
Oñati
2014ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Inkunableei ez ezik, arteari ere lekua egin diote Arantzazuko santutegian. Hain zuzen ere, santutegiko fraide frantziskotarra izandako Xabier Egaña eskulto- rearen (Areeta, Bizkaia, 1943) Liburua, bigarren irakurketa erakusketa ikusgai izango da Gandiaga Topagunean, maiatzaren 1etik 25era bitartean.

Egañak liburuak hartu ditu erakusketa osatzeko oinarri. Aleak suntsitu, itxuraldatu eta beste elementuekin nahastu ditu, kulturaren desagerpenaren aztarnak islatuz. «Obretan badirudi liburuen aurka egin dudala oldarkortasun handiarekin; izan ere, suntsipena da begietara datorkigun lehen irudia. Dena den, erakusketa honetan ez dut liburuen edo kulturaren aurka egin nahi izan, alderantziz; kulturaren eta balioen transmisio tresna diren horiek moldatu eta eraldatu ditut, errealitate berriak eraikitzeko. Gauza bat desegin dut, berri bat egiteko».

Frantziskotarra zela, Egañak Xavier Alvarez de Eulaterekin lan egin zuen, eta hark animatu zuen artista izatera. Urte batzuk geroago, Arantzazu, Zarautz eta Donostiako elizetako obretan lan egin du, eta baita Alemanian ere. Edorta Kortadi arte kritikariaren esanetan, dadaisten lanen antza daukate Egañaren obrek: «Objektuekin jolas egiten du, eta erakusketak ikusleengan sorpresa eragiteko helburua dauka».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.