Xabier Egañaren bi horma irudi agertu dira Donapaleun
ARTEA. Xabier Egaña artistak (Getxo, Bizkaia, 1943) Donapaleuko (Nafarroa Beherea) frantziskotarren komentu zaharrean egindako bi horma irudi azaleratu dituzte, hainbat urtez ezkutatuta egon ostean. 1976an egindakoa da lanetako bat, eta Zuberoako dantzak ditu gai. Bigarrena 1996an sinatuta dago, eta bizitzaren ibilera irudikatzen du, osagai metaforiko-filosofikoekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu