Kultura

Xabier Leteren bi poemekin hornituriko organu kontzertu berezia prestatu du Ramon Lazkanok

Ramon Lazkano musikari eta konpositore donostiarrak 'Otoitz baten gisan' izeneko organu kontzertu berezia estreinatuko du apirilaren 2an Oiartzungo (Gipuzkoa) San Esteban parrokian, iluntzeko 20:30ean. Emanaldi hori Xabier Lete poeta eta kantari oiartzuarraren bi poemen letrak erabiliz osatu du Lazkano. Oiartzungo Pagoarte kultur ellkartearen ekimenez ikusiko du argia ikuskari berri horrek.

Kriskitin dantza taldeko neska-mutilak dantzari dantza dantzatzen. @MARISABARRENA1
2004ko martxoaren 30a
17:38
Entzun
Oiartzungo eliza nagusiko 'Cavalle-coll' organua izango du lan-tresna modura Ramon Lazkanok organu kontzertu berezi hori eskaintzeko. 25 minutuko emanaldi hori Oiartzungo San Esteban parrokian estreinatuko dute, apirilaren 2an, iluntzeko 20:30ean.

Musika garaikideko obra horrek Xabier Leteren 'Otoitz baten gisan' poema izango du oinarrian. Hala ere, poema horrez gain, poeta oiartzuarraren beste poema baten hitzak baliatu ditu kontzertua atontzeko.

'Otoitz baten gisan'

"Gorde nazazu, Jauna, gorde nazazu neronengandik lehenik, beldur handiaren ilunabarrean.

Gorde nazazu, Jauna, hilezkortasunaren amets arro guzietatik.

Gorde nazazu, Jauna, ez etsaien ezpata garratzetatik, itxaropen izugarri honetatik baizik.

Agian ahazdura da araua, ankerkeriaren miseriek elikatzen dutelako bihotz beldurtuaren

burnizko araua; begiradaz deuseztatu nahi izan genuelarik begirada eta hurkoari destainuz

itzulerazi norberarekiko gorrotoa.

Gorde nazazu izan nintzen hura berriro ez izatetik, ezaldakor".

Xabier Lete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.