'All Tied Together'YE VAGABONDS
Diskoetxea: River Lea Recordings.
Laugarren diskoa du Brian eta Darnuid Mcgloinn anaia irlandarrek osatzen duten bikoteak. Haren balio nagusiak? Folk irlandarraren berpizkunde garaiko —1960ko hamarkadako— ahots harmonien eta janzkera musikalen berrirakurtze gaurkotua. Beraz, imajina dezakezue harizko tresnak direla nagusi: gitarrak, buzukiak... Eta nahastu egiten direla giro tradizionaleko kantuak eta haiek sortutako pieza garaikideagoak. Edonola ere, lan borobila egin dute, eta bikain ondu dute intimismoaren aldera jotzen duen kantu bilduma eder hau.