IKUS-ENTZUNEZKOAK. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak jakinarazi dute irailaren 19ra arte zabalik dela epea euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko VI. Benito Ansola sarian proiektuak aurkezteko. Sariak 18 eta 36 urte bitarteko ekoizleen lanak sustatzea du helburu, eta irabazleak 3.000 euro jasoko ditu. Epaimahaikideek hiru finalista aukeratuko dituzte, eta Lekeitioko 44. Euskal Zine Bileran iragarriko dute zein den lan irabazlea. Hamar hilabete izango ditu egileak proiektua gauzatzeko, eta hurrengo urteko jaialdian estreinatuko du.
Askotariko moldeetako lanak (fikzioa, animazioa, dokumentala...) aurkez daitezke, argitaratu gabeak edo beste inondik moldatuak ez direnak, betiere.
Zabalik da Benito Ansola sarira lanak aurkezteko epea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu