«Zergatik sortu diru mordoa zurrupatuko duen beste museo erraldoi bat?»

2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Guggenheim museoa ondo ezagutzen du Juhani Pallasmaak, baita haren egile Frank Gehry ere. Arkitekturari dagokionez «pieza garrantzitsua» dela dio, baina «gehiegi» nabarmentzen diren eraikinen artean kokatzen du: «Ikono arkitektoniko famatuen garaian bizi gara. Behar ditugu gisa honetako eraikinak, baina gehiago behar ditugu ingurunea kontuan hartzen dutenak. Asko nabarmentzen diren eraikinek arazoak sortzen dituzte gehienetan». Era berean, jakitun da Helsinkin, bere herrialdean, beste Guggenheim museo bat eraikitzeko proiektua dagoela, eta «oso kritiko» ageri da harekin: «Finlandiako museo guztiek arazo ekonomikoak dituzte, dirurik ez dutelako. Beraz, zergatik sortu diru mordoa zurrupatuko duen beste museo erraldoi bat?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.