Zikuzulo lantegian lan egin ohi du Aitor Ruiz de Eginok (Hernani, Gipuzkoa, 1971). Hernaniko Zikuñaga langile auzoko industrialde batean dago lantegia, Adarra mendiaren magalean. Inguruko natur eremuek txikitatik harritu eta erakarri dute artista, eta apurka-apurka, hango formek, zuhaitzek, harriek, lainoek eta animaliek estilo eta mundu propio bat sortzera eraman dute artista gisa. Lantegian egindako hainbat lan jarri ditu Ruiz de Eginok ikusgai Donostiako Okendo kultur etxean, Zikuzulotik erakusketan.
Aluminioa baliatu izan du bere estetika propio hori adierazteko. Hala, bai eskulturetan bai margolanetan erabili izan du material hori artistak, metal «argitsua, arina, aereoa, leuna eta beroa» iruditzen baitzaio, adierazi nahi duen horretarako «oso egokia». Brontzea, zeramika eta bestelako materialak ere baliatzen ditu obretan.
Bere kosmologiako pertsonaia guztiak prozesu industrialekin nahasten ditu artistak Zikuzulon, eta horren emaitza dira haren sormen lanak. Erakusketa abuztuaren 24ra bitarte egongo da zabalik.
Zikuzuloko lanak jarri ditu ikusgai Aitor Ruiz de Eginok
Lantegia inguratzen duen naturak eraginda sortutako eskultura eta pinturekin erakusketa bat osatu du Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu