Saritutako film laburren zikloari “Sarien antologia” (Antología de premios) izena jarri diote. Azaroaren 11tik 18ra bitartera ikusi ahal izango dira filmak, Bilboko Zinebi gunean. Sarrera doakoa izango da. Ziklo horren barruan honako film laburrak ikusi ahal izango dira: Carlos Sauraren "Cuenca", Nestor Basterretxearen eta Fernando Larruquerten "Pelotari", Gian Vittorio Baldiren "La casa delle fredici Vedove", Michel Brauiten eta Pierre Perraulten "Pour la suite du monde" eta Peter Watkinsen "The War Game".
Film laburren zikloaz gain, "Bidaia luze baten irudiak" (“Imágenes de un largo viaje”) Zinebiren 50. urteurrena ospatzeko liburua idatzi dute Santos Zunzunegi eta Jose Julian Bakedanok unibertsitateko irakasleek. Obra horren bidez, Bilboko zinema lehiaketan 1959tik aurrera saritutako filmeen eta egileen errepasoa egin dituzte. Bitxikeriak eta anekdotak ere biltzen dira, 1972 eta 1973 urteetan egon zen sarituen zerrendaren absentzia, kasu.
Kultura
Zinebin saritutako film laburrak ikusiko dira eta liburu bat argitaratuko da bere 50. urteurrenean
Zinebik aurten 50. urteurrena ospatuko du eta gertakari hori dela eta, urte hauetan garaile ateratako 24 film laburrak erakutsiko dituzte "Sarien antologia" ("Antología de premios") zikloaren barruan. Gainera, lehiaketaren garapenari buruzko "Bidaia luze baten irudiak" (“Imágenes de un largo viaje”) liburua kaleratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu