Donostiako 67. Zinemaldia

Zinema aretoen saria jaso du 'Dantza' filmak

"Euskal zinemagintza industriari eginiko ekarpenagatik" jaso du saria filmak. "Pelikulak pantailaratzen direnean publikoarenak dira", esan du Telmo Esnalek.

'Dantza'-ren egileak, gaur, saria jasotzen. @TXINTXUAFILMS
2019ko irailaren 24a
15:33
Entzun

Iazko zinemaldian estreinatu zuten Dantza, eta 42.000 lagun baino gehiagok ikusi dute urtebetean. Gaur, EZAE zinema aretoen saria jaso du pelikulak, zinemaldian bertan. "Polita da bere ibilbidea hemen hasi zuen film batek saria jasotzea hemen bertan", esan du Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak.

Alfonso Benegas EZAEko presidenteak eman die saria Dantza-ren egileei: Marian Fernandez Txintxua filmseko produktoreari, Telmo Esnal zuzendariari eta Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristari. Fernandezek lanaren izaera kolektiboa azpimarratu du. Filma egiterakoan ez ezik, gero ere horretan aritu direlako pozik agertu da, herriz herri, ikusleekin elkarrizketak-eta izaten.

Joxean Muñoz Jaurlaritzako kultura sailburuordeak nabarmendu du aurreikusten zaila zela hitzik gabeko film batek horrenbesteko ikusle kopurua izango zuenik: "Jendea zine exigentea ikusteko prest dago, esaten digutenaren kontra".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.