ZINEMA . Auschwitzeko sarraskia ekarriko dute gogora bi filmek Donostiako Koldo Mitxelenan

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Bihar beteko dira 60 urte armada sobietarrak Auschwitz-Birkenauko sarraskitze eremua hartu eta bertan gelditzen ziren presoak askatu zituela. Horren haritik, Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneak, Bigarren Mundu Gerrako holokaustoa gogora ekartzeko bi film emanaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako.

Hurrengo asteko astelehen eta asteartean 16:00etatik 21:00etara, eta asteazkenean 16:00etatik 20:00etara, Claude Lanzmannzen Shoahfilma (1985) eskainiko dute KMn. Filmak 550 minutu irauten du, eta, horregatik, zatitutaemango dute. Frantsesez eskainiko dute, gaztelaniazko azpitituluekin.

Asteazkenean, gainera, Alain Resnaisen Nuit et Brouillard, 32 minutuko lana, ikusiko da 20:00etatik aurrera. Jatorrizko bertsioan, frantsesez, emango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.