Zinemaldiari buruzko zuzeneko lehen saioa egin dute Hamaikak eta BERRIAk

[Ustream]http://www.ustream.tv/recorded/25571766[/Ustream] Maialen Beloki jaialdiko aukeraketa batzordeko kidea eta Ramon Agirre aktorea izan dira lehen gonbidatuak. 

2012ko irailaren 21a
20:55
Entzun

Hamaika Telebista eta BERRIA gaur hasi dira Donostiako Zinemaldiari buruzko Z!nemaldi@n programa zuzenean eskaintzen, Kursaaletik. Maialen Beloki Zinemaldiko aukeraketa batzordeko kidea eta Ramon Agirre aktorea izan dira aurreneko gonbidatuak. 

Hilaren 30era artean, saioa egunero 11:30etik 12:30era BERRIA.INFOn egongo da ikusgai, zuzenean, eta Hamaika Telebistan 22:00etatik eta 23:00etara. Irailaren 26an ez da emanaldirik egingo, greba orokorra dela eta.

Zinemaldiari buruzko zuzeneko telebista saio bakarra da, eta euskarazko bakarra ere bai. Inaxio Esnaola Hamaikako aurkezlea eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetaria dira ekoizle eta zuzendariak. Esnaola, gainera, aurkezle ere ari da. Lara Madinabeitia (BERRIA) eta Leire Ferro ere (Hamaika Telebista) ari dira lantaldean.

Programako edukiaren oinarria bi solasaldi dira. Bi solasaldi horietako batean, zinema adituak, kritikariak, kazetariak eta zinemaldiko filmak ikusi dituztenak egongo dira; esate baterako, Gontzal Agote BERRIAko kritikaria. Agotek Sail Ofizialeko filmen kritikak egingo ditu, eta bi egunetik behin egongo da programan.

Gehienbat Sail Ofizialeko filmak aztertuko badituzte ere, Zabaltegikoak, Zinemirakoak eta beste sail batzuetakoak ere aztergai izango dituzte. Beste solasaldian, nagusiki, aurkeztuko diren Euskal Herriko filmen zuzendari eta aktoreak izango dira (batik bat Zinemira eta Zabaltegi sailetakoak).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.