Zineuskadi Europako Cine-Regio azpiegituran sartu da
Eskualdeetako ikus-entzunezko industria babesteko eta diruz laguntzeko lan egiten du erakundeak
Zineuskadi, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Ibaiak eta Euskal Produktoreen Elkarteak sortutako elkartea, Cine-Regio erakundeko kide izango da hemendik aurrera. Hain zuzen ere, Europako eskualdeetako ikus-entzunezko industriari diru laguntzak banatzeaz arduratzen da Cine-Regio, eta, besteak beste, koprodukzioa eta garapena bultzatzen ditu ikus-entzunezkoen artean. Horretaz gain, truke teknikoak eta artistikoak bultzatzen ditu Europan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu