Zortzi dantza ikuskizun eskainiko ditu Bilbon Dantzaldia jaialdiak

Euskal Herriko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako taldeak izango dira hirian, azaroaren 24ra bitartean

Erredakzioa
Bilbo
2013ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Egoera ekonomikoak estututa, udazkenera atzeratu behar izan dute aurten antolatzaileekXIV. Dantzaldia, baina abian da jadanik. Atzo eskaini zuten lehen emanaldia Dantzaz konpainiak Bilboko Rekalde aretoan, eta dantzari eskainitako beste hainbat saio, eskola eta ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 24ra arte hirian. Olivier Dubois eta Espainiako Dantza Konpainia izango dira tartean.

Urriaren 11n izango du jaialdiak bigarren saioa. Ehun urte dira aurten Igor Stravinskiren Le sacre du printemps musikaren gainean Vaslav Nijisnki koreografoak balleta sortu zuenetik, eta lan haren hainbat dantza emanaldiren proiekzioak emango dituzte Alondegian. Olivier Duboisek Pret a baiser performancea eskainiko du ondoren.

Antzerkiarekin mugan

Urriaren 13an Aracaladanza talde madrildarrak Constelaciones eskainiko du Euskaldunan, eta Espainiako Dantza Konpainia izango da 16an Guggenheim museoan. Carmen jokatuko du Aida Gomezek Euskaldunan 17an, eta azaroaren 8an, Laveronal konpainiak Islandia eskainiko du BBK aretoan. Belen Maya dantzariak itxiko du jaialdia Fundicion aretoan antzerkia eta dantza uztartzen dituen Habitaciones lanarekin, azaroaren 23an eta 24an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.