zinema

'Zuloak' filma 2012ko hamabi onenen artean aukeratu du Argentinako 'Clarin' egunkariak

Fermin Muguruzak zuzendutako lana "bikaintzat" jo du.

2013ko urtarrilaren 15a
17:46
Entzun

Fermin Muguruza musikariak zuzendutako Zuloak filmak harrera ona izan du Argentinan, eta Clarín egunkariak 2012. urteko hamabi pelikula onenen artean hautatu du. Lan "bikaintzat" jo du, beste bost filmekin batera. Beste seiak "oso onak" dira, Clarín-en arabera —horietako bat, bart Urrezko Globoetan film dramatiko onenaren saria jaso duena: Ben Affleck-en Argo—.

Muguruzaren pelikula Mar del Platako Zinemaldian (Argentina) izan zen iazko abenduan, eta, ondoren, Buenos Airesko zinema aretoetara heldu zen. Muguruza bera eta Zuloak musika taldeko kideak Argentinan izan ziren estreinaldi garaian, eta kontzertu batzuk ere eman zituzten.

Argentinako egunkari garrantzitsuenetakoa da Clarín. Haren dozenako zerrendan ageri dira, Argo-z gain, Martin Scorsese-ren Hugo, Aki Kaurismakiren Le Havre eta Christopher Nolan-en The Dark Knight Rises pelikulak ere.

Iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Zuloak (Beñat Eizagirre Indoren kritika: 'Itxaropena'). "Urtebete iraungo du proiektuak", zioen Muguruzak BERRIAko elkarrizketa batean.

Zuloak-en trailerra:

[YouTube]http://youtu.be/gU41isylWek[/YouTube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.