Hilberria

Zygmunt Bauman filosofo eta soziologoa hil da

Bere azterketetan, modernitateari, inbibidualismoari eta globalizazioari erreparatu zien, besteak beste, Modernitate likidoa-ren teoriaren sortzaileak.

Bauman, Donostian 2010ean eman zuen hitzaldi batean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Ainhoa Sarasola.
2017ko urtarrilaren 9a
19:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

XX. mendeko pentsalari esaguratsuenetakoa izan da Zygmunt Bauman; filosofo eta soziologo poloniarraren gogoetak funtsezkotzat jotzen dituzte adituek gaur egungo gizartearen aldaketak eta globalizazioak eragindako ondorioak ulertzeko. 91 urterekin hil da, Ingalaterrako Leeds hirian.

Poznanen jaio zen Bauman, 1925ean, jatorri juduko familia batean. Haur zela, Sobiet Batasunera ihes egin zuen familiarekin, naziengandik ihesi, eta Poloniara itzuli zen gerora. Varsoviako Unibertsitatean jardun zuen irakasle, harik eta postutik nahiz Alderdi Komunistatik bota zuten arte. Herrialdea utzi, eta Israelgo, AEBetako, Kanadako eta Erresuma Batuko hainbat unibertsitatetan jardun zuen irakasle. 

1950eko hamarkadan hasi zen bere obra idazten eta argitaratzen, eta 50etik gora liburu eta ehundik gora artikulu idatzi zituen bere ibilbidean. Globalizazioa, modernitatea, posmodernitatea nahiz kontsumismoa hartu zituen hizpide askotan, beti ere gizarte modernoa ulertzeko gakoak bilatu nahian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA