LAU DETAILE

2023ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
'Ternera'. Josu Urrutikoetxeak No me llame Ternera-n dio 1970eko hamarkadan Donibane Lohizuneko (Lapurdi) kaleko juntadizoetan kide batek Ternera goitizena jarri ziola, eta gero kide hark berak, atxilo zegoela, Urrutikoetxea argazki batean ezagutu eta Poliziari esan ziola Ternera zela. Geroztik, Poliziak Josu Ternera-tzat du.

Elkarrizketako lekua. Jordi Evolek elkarrizketan dio Frantzian daudela, eta Urrutikoetxeak moztu egiten du, esanez Ipar Euskal Herrian daudela. Urruñan (Lapurdi) egin zuten elkarrizketa, iazko maiatzean.

Harrera. Filmaren emanaldiaren bukaeran ez da txalorik eta txisturik entzun Kursaalean.

Protesta. Dokumentala programatu izanak protestak eragin dituen arren, atzo Vox alderdiaren elkarretaratzean dozena erdi bat lagun baino ez zeuden, Kursaaleko atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.