Saiakera

56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan : Arantzazun bizi eta 56ko belaunaldia, Jakin taldea eta Joxe Azurmendi udako ikastaroak

56ko belaunaldiaren lorratza euskal pentsamenduan : Arantzazun bizi eta 56ko belaunaldia, Jakin taldea eta Joxe Azurmendi udako ikastaroak

Idazlea: Eizagirre Gesalaga, Xabier / Zabaleta Gorrotxategi, Iñaki (argk.)

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 311

Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

Euskal pentsamendua aztergai eta egitasmo dugula, nahitaez erreparatu behar diogu Arantzazutik abiatutako 56ko belaunaldiari: ezin dugu ‘gure’ etorkizuna eraiki ‘gure’ iragana ezagutu gabe. Euskaldunen egoera kaskarraz jabeturik, hainbat euskaltzalek zuzenean begiratzen diote arazoari, eta, lankidetzan, euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren aldeko lan eskerga egiten dute. Horren guztiaren emaitza dira, besteak beste, euskararen estandarizazioa, euskal kulturaren berrikuntza, ikastolen sorrera edota kooperatibismoaren sustapena. Gauzak aldatuz doaz, bai, baina oinarrizko arazoa ez da hain ezberdina: oraindik ere Euskal Herriaren etorkizuna da erronka. Horregatik da garrantzitsua atzera begiratzea, ez hor geratzeko, baizik eta aurrea non dagoen jakiteko.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.