Haur eta gazte literatura

Antzezlanak

Antzezlanak

Idazlea: Iriondo Mujika, Lurdes

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 276

Argitaletxea: Aztarna

Euskal literatur sistema modernoa sortu gabe zegoen oraindik 1970eko hamarkadan. Frankismoa, berriz, bizi-bizirik. Egoera zail hartan, kantagintzan eta haur literaturan ekarpen izugarria egin zuen Lurdes Iriondok, ondorengoentzat bidea urratuz. 1973 eta 1982 artean argitaratu zituen bere literatur lanak: ipuinak eta antzerkiak, haurrekin eta haurrentzat sortuak. Lan haietan euskal tradizioa bildu eta gai berriak proposatu zituen, euskarazko Haur eta Gazte Literatura modernoa etortzeko oinarria jarriz.

Zoritxarrez, Iriondoren lanak lortzea zaila da gaur egun, eta hein batean ahanzturan geratu dira. Obra hartatik mende erdia joan denean, edizio hau osatzen duten bi liburukiek egoera hori irauli nahi dute, idazle eta kantari handiaren obra literarioa irakurleen eskura jarriz. Hain zuzen, Lurdes Iriondok haurrentzat eta gazteentzat argitaratu zituen ipuin eta antzezlan guztiak biltzen ditu edizio honek, baita argitaratu gabeko Fabrika berria antzezlana ere. Liburuok esker-emate bat dira sortzailearentzat, eta opari bat gaurko irakurleontzat.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA