Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Eleberria
Aurpegien lapurra
Idazlea: Martín Álvarez, Ibon
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 512
Argitaletxea: Elkar
Aurpegien lapurra da Ibon Martinen azken eleberria euskaraz. Aurretik Pasaian eta Urdaibain bezala, Oñati eta Arantzazu ingurura eramango du Ane Cestero ertzaina krimen lazgarri batek: emakume bat agertu da hilda eta erraiak kanpora aterata, Oteizak zizelkaturiko apostolu bat balitz bezala. Ertzaintzako Inpaktuzko Hilketen Unitateak lan eta lan jardun beharko du susmagarri bila, susmoa baitute lehenengo heriotza bortiz horren ondoren beste zenbait gertatuko direla.