Aurrez ordua hartuta
Idazlea: Murail, Marie-Aude
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 300
Argitaletxea: Txalaparta
Sauveur izena duen norbaitek nola ez du ba izanen mundua salbatzeko berezko joera? Sauveur izenak salbatzaile esan nahi baitu, hain zuzen.
Sauveur Saint-Yves psikologoa da, eta denak atera nahi ditu estualditik: besoetan ebakiak egiten dituztenak, lotsaz konortea galtzen dutenak, ohean pixa egiteko adina aspaldi samar pasatua dutenak, eskolara joateko asmorik ez dutenak… Denetariko gaiei helduko die kontsultan –hala nola arrazakeriari, familiako arazoei eta sexualitateari–, baina kontsultatik kanpo ere bai, lanak emanen baitizkio bere 8 urteko semeak ere, Lazarek.
Orléanseko Murlins kaleko 12. zenbakian izanen dituzue zain aita-semeen eta pazienteen gorabehera guztiak.