Saiakera

Azken Marx. Biografia intelektuala (1881-1883)

Azken Marx. Biografia intelektuala (1881-1883)

Idazlea: Musto, Marcello

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 292

Argitaletxea: Txalaparta

Hil arte, bere ekarpen teorikoa aberasten segitu zuen Karl Marxek. Bere bizitzaren azken urteetan, arlo berrietara hedatu zuen ikerketa lana, aztergai zituen gatazka politikoen, auzi teorikoen eta eremu geografikoen espektroa zabalduz. Urte horietan, besteak beste, antropologiako azken aurkikuntzen jarraipena egin zuen, kapitalismoaren aurreko gizarteetako jabetza komunalak aztertu zituen, eta kolonialismoak Indian, Irlandan, Aljerian edota Egipton eragindako zapalkuntza salatu zuen. Azken bidaia bat ere egin zuen, Aljerrera, bizitzan lehen aldiz Europako mugetatik harago eraman zuena.

Marcello Mustok, Karl Marxen gaineko ikerketan aditurik handienetakoa denak, bizitzaren hondarreko Marxen ekarpenak bildu ditu, argitaratu gabeko iturrietan arakatuz, gutun pertsonalak aztertuz eta ehunka idazlani erreparatuz. Era berean, filosofo handiaren bizitza pertsonalari ere begiratu dio, Marx zaharraren erretratu intimoa osatuz. Lan eskerga horren emaitza da liburu hau, hamarnaka hizkuntzatara itzulia.

Bi interpretazio oker egin izan zaizkio Marxen lanari: batetik, azken urteetan ez zuela ezer idatzi, eta, bestetik, filosofo eurozentrista zela, munduan gertatzen zenari ezaxola. Biak ala biak ezeztatzen ditu Mustok liburu honetan, irakurleari Marxen pentsamendu gaurkotu bat eskainiz.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA