Haur eta gazte literatura

Banda ezezaguna

Banda ezezaguna

Idazlea: Budde, Nadia

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 32

Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka

Album dibertigarri eta jostaria aurre-irakurleekin eta irakurle hasiberriekin irakurtzeko aproposa. Nortzuk dira furgonetan iritsi diren pertsonaia bitxiak? Lehenengoak begi horiak ditu bigarrenak ileorde grisa hirugarrenak txano hegalduna darama eta laugarrenak ahots grabea dauka. Bertakoak txundituta begira dituztela beren traste misteriotsuak atera eta jotzen hasi dira. Tonu bihurriak erritmo bizkorrak doinu gogorrak ahots urratuak…. Has dadila kontzertua! Nadia Budde ilustratzaile alemaniarraren proposamen berri bat egoera burugabe hitz-joko eta errima zoroz beterikoa rock talde harrigarri baten istorioa irudikatzeko: Banda ezezaguna. Album berezia pertsonaia askotariko eta burugabeak biltzen dituena eta proposamen berri bat «kantu kontari» aritzeko gonbita egiten diguna haur aurre-irakurle eta irakurle hasiberriekin partekatzeko ezin hobea

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.