Saiakera

Biba gorriac! : XIX. mendeko kontuak, Le Réveil Basque astekariak onduak

Biba gorriac! : XIX. mendeko kontuak, Le Réveil Basque astekariak onduak

Idazlea: Murua Uria, Imanol

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 144

Argitaletxea: Pamiela

Errepublikako borroka politikoak,Sadi Carnot presidentearen hilketa eta haren hiltzailearen gillotinatzea, Eiffel dorrearen eraikitzea, aurreneko Maiatzaren Lehenak, Kaliforniako euskaldunen gorabeherak…

 Le Réveil Basque (1886-1894) aldizkari errepublikazale elebidunaren irakurle euskaldunek euren hizkuntzan jaso zituzten berriak astez aste, apur bat geroago Eskualduna (1887-1944) eta California’ko Eskual Herria (1893-1898) astekarietako irakurleek bezala.

Euskaraz jardun zuten lehenengo kazetari haiek orduko mundua nolaaldatzen ari zen kontatu zieten astero euren irakurleei, zortzi urtez.Kazetari lan haien gaineko kazetari lana da liburu hau, Paueko erredakzio laiko eta errepublikazale aitzindari hartatik XIX. mende bukaerako mundu aldakor horri astero egin zizkioten erretratuetan oinarritutako kontakizuna.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.