Eleberria

Ehun zaldi trostan

Ehun zaldi trostan

Idazlea: Urien Telletxe, Ainhoa

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 148

Argitaletxea: Elkar

A-8 autopistaren mutur batetik bestera bizi da kontakizun-sorta honetako protagonista, hiriaren eta baserriaren artean, bakoitzak bere nortasunaren alde bat elikatzen diola. Era askotako indarrek egiten dute talka bere baitan: habitat motek, harreman klase askotarikoek, erreferentzia kultural desberdinek? Irenegandik abiatu eta pertsonaia-gama ñabar bat zabaltzen da istorio hauetan zehar, denak ere txirikorda batean korapilatuak, ipuinetik eleberrira doan bide batean legez. Gutxitan bezalako hizkera zehatz eta aberatsez ondua da Ignacio Aldecoa beka irabazitako lan hau, kontatzen duen munduari guztiz doitua eta lotua.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.