Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Esperantza zoro batez. Joxe Azurmendi eta Angela Davis

Esperantza zoro batez. Joxe Azurmendi eta Angela Davis

Idazlea: Urdangarin Irastorza, Mikel; Egia Fernandez de Retana, Usue; Olaso Sopelana, Ainhoa

Generoa: Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Orri kopurua: 192

Argitaletxea: Txalaparta

Pum. Joxe Azurmendiren aita Zegamako paper fabrikan hil da lanean. Burrum. Angela Davisen auzoan eztanda egin du leherkari batek. Bizitzak dardaratuta, galderaz blai, bila eta bila abiatuko dira, bidaia emozional, politiko eta filosofiko betean. Koordenada berdintsuetan dabiltza, eta, hala, behin baino gehiagotan gurutzatuko dira beren urratsak. Beste hainbat gizaberetxorekin batera bestelako munduetarako bideak zirriborratuko dituzte.

 

2025eko Durangoko Azokako Sormen Beka irabazi ondoren, komiki honetan bizipen, gogoeta eta ezustekoz betetako narrazioa proposatzen digute hiru egileek. Horretarako, tonu umoretsu eta jostalarian, errealitatea eta fikzioa txirikordatu dituzte, irakurleari zenbait hari-mutur deslai utzita.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA