Saiakera

Euskal mitologiaren hiztegitxoa

Euskal mitologiaren hiztegitxoa

Idazlea: Leprince Dubarry, Oksana

Generoa: Saiakera

Argitaletxea: Zortziko

Hiztegitxo honetan, euskal mitologian horren ohikoak diren pertsonaiak aurkituko dituzu: Mari, Basajaun, Tartalo, Amalur, Iduzki, Ilargi, sorginak, laminak, mamarroak, galtzagorriak… eta haiei buruzko azalpenak ere. Euskal mitologia biziki aberatsa da, aro zaharretatik datorkiguna, eta horretaz gain, mendeetan barna euskaldunek historian izan ditugun ibileren berri ematen diguna. Jainko-jainkosa, jeinu eta izaki berezi aunitz ditugu, eta denak hiztegitxo honetara ezin ekarri. Dena den, horietako 65 topatuko dituzu liburu honen orrialdeetan, ilustrazio ederrez apainduak.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.