Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Poesia
Haize begitik
Idazlea: Ibarguren, Mikel
Generoa: Poesia
Orri kopurua: 88
Argitaletxea: Susa
Urdina ikusten da liburu honen leiho guztietatik. Itsasoarekin bat egiten duen zeruertza, udatiarrak, polizia argiak eta arrainontziak. Barruan, berriz, zabor-poltsak, iratzargailuak eta labean harrotzen pizzak. Geografia oso konkretu baten begiralekutik, kasik arrozteraino behatzen du eguneroko hurbilena poemotako ahotsak; albisterik gabeko egunak, lankideak eta grebalariak, euria zarra-zarra, maitasuna eta minbizia. Erbesteratu bat atzo arteko etorkizunari galdezka, bai eta zorionari ere.