Luma kantaria
Idazlea: Sarrionandia, Joseba
Generoa: Ipuina
Orri kopurua: 36
Argitaletxea: 1545 Argitaletxea
“Udaberrian hegoaldetik iparralderantz eta udazkenean iparraldetik hegoalderantz hegazti ugari pasatzen da gure mendien eta herrien gainetik.
Hegaztion artean basahate koloretsu bat.”
Hegaztiek duten luma kantariaz hitz egiten du testuak, eta kontatzen du galtzen dutenean nola aritzen diren haren bila, noraezean. Luma hori izan daiteke bizitzeko ilusioa, nortasuna, sormena, artea… eta gu guztiotaz ari dela ere pentsa dezakegu ipuina irakurtzen dugunean. Testuak sakontasun handia du, filosofikoki oso iradokitzailea da eta haur eta gaztetxoekin erabili ahal izateko argitaratu nahi dugu bereziki.