Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Eleberria
Lur jota Parisen eta Londresen

Idazlea: Orwell, George
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 352
Argitaletxea: Igela Argitaletxea
Eton College ikastetxe esklusiboaren heziketa pribilegiatua jaso arren, George Orwellek pobreziaren eta porrotaren mundua ere ezagutu zuen Parisen eta Londresen. Bizipen haien kontakizuna da Lur jota Parisen eta Londresen, idatzi zuen lehenbiziko liburua. Ia ehun urte iraganagatik ere, kontakizunak eta salaketak gaurkotasun osoa gordetzen dute oraindik ere: lan prekarioa, eskaleak, migranteak, errefuxiatuak, etxegabeak, aterpetxe zulo eta kale gorriko bizimodua, esplotazioa, bazterketa… Orwellen sen profetikoak eta ikuspegi zorrotzak ez du, zoritxarrez, egundaino huts egin. Egingo al du inoiz